Gipuzkoako arrantza federazioawww.gipuzkoakoarrantzafederazioa.net

Lizentziak

LIZENTZI FEDERATIBOAK 2018

Gipuzkoako Arrantza Federazioan lizentzi federatiboak bideratzen dira. Itsaso eta errekarako balio dute.

Txapelketetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da lizentzi federatiboa eguneratua izatea. Lizentzia urte betekoa da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

Edadearen arabera, salneurria desberdina da.

U16:  10€   (2003tik aurrera jaiotakoak)   

U21:  25€ (2002-1998 jaiotakoak)

SENIOR/DAMA/BETERANOA: 35€ (1997 arte jaiotakoak)

IBAI LIZENTZIA

Ibai lizentziak Foru Aldundiek bideratzen dituzte eta Euskadi osorako balio dute.

Gure lurraldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen ditu. Helbidea: Gipuzkoako plaza z/g - Donostia. Eta harreta ordutegia astelehenetik ostiralera goizez.

Bertara joan nortasun agiriarekin eta momentuak lizentzia bideratzen dute. Lizentzi honek barra-kode bat du ordainketa egin ahal izateko Kutxabankeko edozein bulego edo diruzainetan.

8€ inguru balio du. Lizentziarekin batera beti ordainagiria eraman behar da.

Baita ere lortu dezakezu internetez: www.nekagip.net/arrantzabaimena

ITSAS KIROL-ARRANTZARAKO BAIMENAK

Eusko Jaurlaritzak bideratzen ditu eta Euskadi osorako balio dute.

Eusko Jaurlaritzako bulegoak Donostiako Easo kalean, 10. zenbakian daude. Ordutegia, astelehenetik ostiralera beti goizez.

5 urterako balio du eta 16€ inguru balio du. 16 urte beteta edukitzea ezinbestekoa da.

Baita ere lor dezakezu webgune honetan:  www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-3812/es/contenidos/informacion/licencias/es_8308/recreativa.html

 

 Todo pescador que quiera obtener la licencia federativa deberá rellenar el impreso de autorización de cesión y uso de datos personales. Este impreso informa al ...
PDF

Gipuzkoako Arrantza Federazioa

Kiroletxea – Paseo Anoeta 5
20014 - DONOSTIA

Telefonoa: 943 47 24 66
E-posta: arrantza@gipuzkoakoarrantzafederazioa.net

Diputación Foral de Gipuzkoa Astur Kayak